martes, 29 de noviembre de 2016

Aurkezpena

Guraso elkartea (AMPA) Iparragirre Ikastolako ikasleen ama eta aita guztien irabazi asmo gabeko elkartea da. Zentro honetan, AMPA, ikastolan umeak matrikulatuta dituzten familiez osatua dago, aldez aurretik izena eman beharrik gabe.

Gure helburuak ondorengoak dira::
-Ikastola eta berari loturiko zerbitzuei buruz ( jantokia, orduz kanpoko ekintzak, instalazioak…) hobekuntza proposamenak egitea.
-Gure ikastolan kalitatezko hezkuntza egon dadin borrokatzea.
-Ikastolako gurasoen zalantzak bildu eta eztabaidatzea.

Gainera, ikasturtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditugu (Familien jaia, hitzaldiak eta tailerrak…) hauek, emailaren eta ikastolako web orrialdearen bitartez jakinaraziko zaizkizue.
Elkartea lehendakari, lehendakari orde, idazkari, diruzain eta bokalek osatutako Zuzendaritza Taldean egituratzen da eta elkartearen egunerokotasuneko funtzionamenduaz arduratzen da.

Zuzendaritza taldea honela osatuta dago:
Kargua
Izena
Lehendakaria
Ane Arego
Lehendakari ordea
Natalia Oseguera
Idazkaria
Sonia Grande
Diruzaina
Itziar Udaondo
Bokala
Lorena Santiago
Bokala
Muskoa Agirrezabal
Bokala
Iratxe Extramiana
Bokala
Haizea Orube

Bi urterik behin, Zuzendaritza Taldeko arduren berritzea egiten da eta AMPAko edozein partaidek har dezake parte talde horretan. Horrez gain, nahi duten gurasoak gonbidatuta daude AMPAko ekintzetan jarraitzera eta momentu puntualetan laguntzera.

AMPA elkarteak, harreman estua du geletako ordezkariekin; hauek, geletan sortu daitezkeen egoerei buruzko informazioa jakinarazten digute eta ikasturtean zehar egiten diren ekintzak antolatzen eta aurrera eramaten ere laguntzen gaituzte.

Gurekin harremanetan jartzeko:: ampa@iparragirre.org, eta AMPAri buruzko berriak jakiteko ikastolaren web orriko AMPA atalean sar zaitezkete.

No hay comentarios:

Publicar un comentario